Hilabete besterik ez, bi probak prestatzeko

Kronika - Erredakzioa 2019ko api. 13a, 02:00

Maiatzean izango dira aurten, Urumea bailarako bi men­di lasterketak: Goizutrail hilaren 11n, eta Ereñotzuko Mendi Lasterketa 19an. Beraz, hilabete falta da bietarako; hilabete daukate, bailarako eta inguruko korrikalariek, etxeko bi zi­tak prestatzeko.

Izenematea zabalik dago, Goizuetako zein Ereñotzuko probetan. Goizutrailen kasuan, www.herrikrosa.eus web orri­an egin behar da, eta hiru mo­dalitate daude aukeran. 10 kilo­metroko proba, batetik (15 euro, goizuetarrek 10 euro); 25 kilo­metrokoa, bestetik (20 euro, goi­zuetarrek 15 euro); eta bikoteka egitekoa, azkenik. Aurtengo nobedadea da bikotekakoa, eta bien artean osatu beharko du­te 25 kilometroko ibilbidea: au­rrenekoak 10 kilometro egin, he­rrian bigarrenari erreleboa eman, eta berak osatuko ditu gai­nerako 15 kilometroak, Man­­doegin barrena.

Goizutraileko antolatzaileek, hain justu, aste honetan argitaratu dute, beraien sare sozialetan, lasterketari buruzko informazio guztia biltzen duen dokumentua.


Ereñotzuko probarako, ?www.rockthesport.com? web orrian

Ereñotzuko Mendi Lasterketak, berriz, distantzia bakarra izan­go du, aurreko urteetako ibilbide berarekin: 12 kilometro in­gu­ru, Urdaburu tontorrera igota.

Izenemateak, www.rockthe­sport.com web orrian egin be­har dira, eta 10 euro dira.

Batean zein bestean, ez dira faltako korrikalari guztientzako opariak, zozketak, aurrenekoentzako sariak, bukaerako hamaiketako ederra... 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!