Udalak kultura, euskera eta jaien arloetako hainbat dirulaguntza emateko deialdi publikoa egin du. Batetik euskera sustatzeko dirulaguntzak emango dira eta epea irailaren 30ean amaitzen da. Bestetik kultura, euskera, eta jaiekin lotutako egitasmoak lagunduko dira. Diruz lagunduko diren proiektu eta egitasmoak udalaren interesekoak izan behar dira. Onuradunak irabazi asmorik gabeko pertsona juridiko zein fisikok eta erakunde publiko zein pribatuk antolatutako jarduerak edota jarduteko esparrua Astigarragan badute. Udaletxean aurkeztu behar dira edo www.astigarraga.eus webgunean apirilaren 17aren aurretik.