Urteurren afarirako, izenematea zabalik

Kronika - Erredakzioa 2019ko api. 13a, 02:00

Joan den igandean egin zuen urteko batzarra, Ur Mia elkarteak. Aurreko urteko balantze ekonomikoa aurkeztu zuen zu­zendaritza taldeak, eta bai­ta urtean zehar antolatutako jardueren berri eman ere. Gero, kuotaren inguruan hartu zu­ten erabakia, beste zenbait gairen artean.

Eta batzarra egitearekin ba­tera, zabaldu zuten izenematea, Ur Mia elkartearen urteurreneko afarirako. Maiatza­ren 4an izango da, eta elkartean bertan apuntatu behar da, api­rilaren 30a baino lehen.


13 bikote, mus txapelketan

Hain justu, afariaren aurretik jokatuko dituzte, Ur Mia elkar­teko mus txapelketaren finalak. 13 bikotek eman dute ize­na, eta dagoeneko martxan dago. Astero jokatuko dituzte partidak, finaletara arte. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!