Asteazkenean egin zuten elkarteko penitentzia, Ereñotzuko San Antonio elizan; baina bihar sartuko dira bete-betean, Aste Santuko elizkizunetan, eta bihar bertan hasiko dira ospakizunak, Goizuetan ere.
Erramu Igandeko meza egingo dute bi herrietan, goizean. Ereñotzun, 10:00etan bedeinkatuko dituzte erramuak, San Antonio elizan bertan. Eta Goizuetan, 11:30etan eginen dute erramuen bedeinkapena, elizaren atarian, eta segidan izanen da meza, 12:00etan.
Ospakizun gehiago, datorren astean
Asteazkenean jarraituko dute ospakizunek, Goizuetan, penitentziako sakramentuarekin, 18:00etan eta 21:00etan. Ostegun Santu egunean, berriz, 08:00etan eginen dute penitentziako sakramentua, eta azken afariko ospakizuna 19:00etan. Ostiral Santuan ere, 08:00etan izango da penitentziako sakramentua, eta 19:00etan nekaldi eta heriotzaren meza. Larunbatean Pazko elizkizuna eginen dute 11:00etan, eta igandean, azkenik, Pazko Eguneko meza, eguerdiko 12:00etan.
Ereñotzun, berriz, Ostegun Santu egunez izango da hurrengo meza, 18:00etan San Antonio elizan, Jaunaren afaria ospatuz. Ostiral Santuarekin egingo dute gurutzbidea, 09:00etan; eta Pasio ospakizuna arratsaldean, 18:00etan. Larunbatean, berriz, arratsaldeko 19:00etan izango da Pazko gaubeila; eta Pazko Igandean, bukatzeko, meza nagusia egingo dute, goizeko 10:00etan.