Galarretako Orona Ideon Aste Santuko campus teknologikoa antolatu da eta azken plazak geratzen dira bertan izena emateko. 5-16 urte bitartekoentzat dago bideratua eta 09:30etatik 13:30etara egingo da. Apirilaren 15-17 bitartean eta apirilaren 23-26 bitartean antolatu da eta autobusak jarriko dira joan etorriak egiteko.