Maitane Guerrero nagusi Donostian, eta Anartz Artola bigarren Malagan

Kronika - Erredakzioa 2019ko api. 13a, 02:00

Makina bat lasterketatan aritu ziren korrikalari hernaniarrak, aurreko asteburuan; eta horietako bik, emaitza haundiak lortu zituzten. Gipuzkoan bertan, hasteko, garaipena lortu zuen Maita­ne Guerrerok, Donostiako Maratoi Erdiaren 10 kilometroko proban. 38:42 denbora egin zuen hernaniarrak, erakusten bueltan dela, onenen artean. Azkeneko esprintean irabazi zien Irene Sanzberrori (38:44), eta Naroa Sagarnari (38:51). Laugarren izan zen?Hoki Guerrero (38:56), oso gertu.

Eta urrutiago, Malagako Alhaurin herrian, Los Tajos Skyrace mendi lasterketan aritu zen Anartz Artola. Espainiako Kopari dagokion bigarren proba zen, eta bigarren postua lortu zuen, junior mailako las­ter­ketan, Nicola Moli­na­ren atzetik. Hernaniarrak 1:38:16 denboran osatu zituen 18,5 kilometroak, 1.200 metroko gorako desnibela­rekin. Bigarren postu horrekin, bigarren dago Kopan ere.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!