?Luis eta estralurtarrak?, kultur etxean

Kronika - Erredakzioa 2019ko api. 13a, 02:00

Luis eta estralurtarrak pelikula eskainiko da gaur, 17:00etan, kultur etxean. Euskaraz da eta publiko denentzako marrazki bizidunak dira. Sarrera bi euro kostatzen da.  Estralurtar dibertigarriei buruzko marrazki bizidunen film bikaina da. Familia-abentura jostagarri hau saltsa burugabe eta ustekabeko gertaeraz beteta dago, eta etxeko txikienen gozamenerako modukoa da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!