Ainara Rueda nagusi, Irunen

Kronika - Erredakzioa 2019ko api. 13a, 02:00

Irunen aritu ziren Hernaniko gimnastak, aurreko larunbatean, Irunesa torneoan. Eta emaitza ederrak lortu zituzten. Garaipena lortu zuen Aina­ra Ruedak, eta bigarren sailkatu zen Ana Lujam­bio, bakarka. Podiumera igo­tzea lortu zuen Oihane Iraza­balbeitiak ere, hirugarren, uztailarekin.

Eta taldeka, bigarren sailkatu zen, Hernani Gimnas­ti­ka Taldeko jubenilen A2 taldea.

Martxoaren 31n, berriz, alebin eta infantilak aritu ziren, Iba­rran, eta bikain moldatu zi­ren haiek ere: irabazi egin zu­en alebinen taldeak. Ba­­kar­ka, be­rriz, fi­na­lera sa­il­ka­tu zi­ren Elene Rodri­guez, Jone Aguilar, Unax Pelle­jero eta Mai­der Iri­on­do alebinak; eta lan ona osatu zuten Olaia Arsu­aga eta Na­tale Esnaola infantilek. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!