Joan den igandean ospatu zuten Atsolorra, ongietorri goxoa egiteko, aurreko urtean jaiotako lau haur ereñotzuarrei, eta baita auzoarekin lotura duen bosgarren bati ere. Txalaparta doinuekin hasita, Ruben Rosas astigartarrak Atsolorrari eskianitako dokumentala ikusi zuten, haurrei eskainitako abestiak kantatu zituzten, eta, nola ez, merendola eder batekin borobildu zuten festa, ospatzeko Ereñotzuko familia haunditu egin dela, beste urte batez.