San Antonio jaietarako, prestaketa lanekin jarraitzen dute Ereñotzun. Eta orain, lehiaketa jarri dute martxan, festak iragartzeko kartela aukeratzeko. Maiatzaren 15era arte izango da epea, proposamenak aurkezteko, Auzo Udalean.
Lehiaketan parte hartzea, irekia da nahi duten guztientzat, ereñotzuarra izan edo ez. Baina lanek, baldintza batzuk bete beharko dituzte. Horrela, 12 zentimetroko zabalera izan beharko dute, eta 32 zentimetroko altuera. Paperezko formatuan eta formatu digitalean aurkeztu beharko da, koloretan, eta edozein modalitate artistikotan. Kartelak ziur izan behar dituenak, dira San Antonio Jaiak, Ereñotzu eta 2019 hitzak.
Lanak, kartazal haundi batean sartuta entregatu beharko dira, eta barruan sartuko da kartazal itxi bat ere, egilearen datuekin: izen-abizenak, helbidea eta telefono zenbakia.
Kartel irabazlearen egileak, 100 euroko saria
Lanak entregatzeko epea igaro ondoren, aurkeztutako guztien artean aukeratuko dute kartel irabazlea. Eta kartelaren egileak, 100 euroko saria jasoko du.
Saritutako lana, Olak Auzo Elkartearen jabetzan geratuko da; eta gainerako lanak, berriz, ekainaren 11tik 15era jaso ahal izango dituzte haien egileek, Auzo Elkarteko kideekin harremanetan jarrita.
Hurrengo bilera, apirilaren 29an
Bestalde, bilerekin jarraitzen dute, San Antonio jaiak antolatzeko. Hurrengoa, apirilaren 29an izango da, Auzo Udalean, arratsaldeko 19:00etan.