Gazteen musika adinekoentzat

Kronika - Erredakzioa 2019ko api. 13a, 02:00

Norberto Almandoz musika eskolako gaztetxoz osaturiko Rock For Ever eta Black & White taldeek kontzertua eskaini zuten erretiratuen egoitzan. Gustora aritu ziren musika eskolakoak beraien saxofoi eta klarineteekin eta baita adinekoak beraien doinuak entzuten. Konplizitate ederra sortu zen adin tarte haundia izanagatik ere. Musika eskola bertan, ostegunean, organo eta piano entzunaldia egon zen ikasleen eskutik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!