Semifinaletan gaurtik,?Barrenetxea

Kronika - Erredakzioa 2019ko api. 13a, 02:00

Gaur ekingo dio Endika Barrenetxeak, Goikoetxea V lagun duela, Sagardoaren Txapelketako semifinaletako ligaxkari. Ezkurra II eta Garcesen kontra ariko dira, Galarretan, 16:00etan hasiko den jaialdiaren bigarren partiduan. Ostegunean, Segurolak eta Endikak irabazi zuten ligaxkako aurrenekoa, Urriza eta Zalduaren kontra (40-38). 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!