Udal hauteskundetarako zerrenda aurkeztu du Astigarragako EH Bilduk

Kronika - Erredakzioa 2019ko api. 13a, 02:00

Pasa den asteartean Udal hauteskundeetarako zerrenda aurkeztu zuen EH Bilduk Kontxa Etxeberria plazan. Bertan egon ziren zerrenda osatzen duten 20 hautagaiak, baita Xabier Urdangarin La­sa alkategaia ere. Gainontzeko zerrendaren aurkezpen publikoa egitea zuen helburu asteazkeneko hitzorduak. EH Bilduk antolatutako zerrenda-kide hautaketa prozesuan, EH Bilduren komunitatearen %46,7ak parte-hartu zuen eta %96,5eko babesa jaso zuen. Aipatzekoa da zerrendaren berritasuna. Zerrenda osoa 20 pertsonek osatzen dute eta horietatik 14 aurpegi berriek osatzen dute. Xabierrek, alkategaiak, aldaketa inoiz baino beharrezkoagoa zela aldarrikatu zuen eta beste Astigarraga bat egiteko aukera baliatzea eskatu zuen. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!