Aste Santurako eskaintza berezia Sagardoetxean

Kronika - Erredakzioa 2019ko api. 13a, 02:00

AStigarragako Sagardo­etxe­ak dastaketa gastronomiko berezia eskainiko du 2019ko Aste Santuan. Ohiko bisita gidatua eta sagardo, muztio eta likore dastaketaz gain, Euskal Herriko gazta ezberdinen dastaketa eskaniko da Sagardoetxean Aste Santuan, besteak beste: Idiazabal J.D. gazta (gazta ekologikoa eta konbentzionala) eta Ronkal J.D. gazta eta familiei zuzendutako oka jokoa.

Data hauetako ohiturekin jarraituz, Sagardoetxean dastaketa gastronomiko berezia eskainiko da apirilaren 18tik, ostegunetik, 28ra. Gainera, aste santuko jai egunetan (18tik 22ra) Sagardoetxea bisitatzen duten familiek Sagar­doetxeako oka jokuan jolasteko aukera izango dute eta bisita gidatuan ikasitakoa praktikan jartzeko aukera izango dute (jarduera hau goizetan bakarrik eskainiko da).

Sagardoetxeako bisitaren os­tean, museora gerturatzen di­ren bisitariek eta jardunaldia osatzeko sagardotegiko bazkari/afariarekin amaitzeko au­kera izango dute txotx-aren erri­tuaz gozatzeko. 


Aste Santua Sagardoetxean


Bisita gidatuak dastaketarekin:

? Apirilaren 18tik-22ra: 11:00-14:00 · 16:30-20:00.

? Apirilaren 23tik-27ra: 11:00-13:30 · 16:00-19:30.

? Apirilak 28: 11:00-13:30.

Familientzako jarduera berezia:

Sagardoetxeako oka jokua:

? Apirilaren 18tik-22ra: 11:00.

Tarifak:

? Helduak: 35,50? (bisita gidatua, Euskal Herriko gazten dastaketa eta sagardotegiko ohiko menuaren dastaketa barne).

? Haurrak (0-3 urte) (heldu batek lagunduta): Doan (muztio dastaketa barne).

? Haurrak (4-17 urte): 17,50? (bisita gidatua, Euskal Herriko gazten dastaketa eta sagardotegiko haurrentzako menuaren dastaketa barne).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!