Aurten ere udaleku eta kanpaldia antolatu dira

Kronika - Erredakzioa 2019ko api. 13a, 02:00

XAGUXAR Aisialdi Taldeak udaleku irekien eta kanpaldiaren xehetasunak argitaratu ditu dagoeneko. Udaleku ire­ki­­ak 4-12 urte bitartekoentzat daude zuzenduak eta bertan jolasak, eskulanak, irteerak Astigarraga eta inguruko he­rriak ezagutzeko egiten dituzte. Hiru txandetan egingo di­ra: ekainaren 24tik uztailaren 5era; uztailaren 8tik 19ra eta uztailaren 29tik abuztuaren 9ra. Prezioa txandako 70 euro da eta %20koa da beherapena emandako bi senideetako bati edo familia ugariko haur bakoitzari. 

Irteera egunak 4-6 urtekoek ostegunetan eta 7-12 urtekoek astearte eta ostegunetan egingo dute, abuztuan ostegunetan bakarrik. 

Izenematea kultur etxean egin behar da. Gizarte zerbi­tzuetatik bideratuako haurrak apirilak 29 eta 30ean eta gainontzekoak, maiatzak 2tik 9ra. Astigarragan erroldatuek le­hen­­tasuna izango dute. 


Kanpaldia, Garden

12-16 urtekoentzat rafting, bi­si­tak, tailerrak, jokoak, ginkanak, gaubelak... antolatzen di­tuzte. Ekainaren 26tik uztailaren 3ra Garden (Nafarroan) egingo da eta prezioa 180 euro dira. Hemen ere beherapenak daude. 

Eskainitako tokiak baino izen emate gehiago baleude udaleku eta kanpaldian zozketak egingo dira maiatzaren 15ean 18:30etan eta 19:00etan kultur etxean. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!