Getxoren kontra bihar Landaren, errugbi barneratzaileko taldea

Kronika - Erredakzioa 2019ko api. 13a, 02:00

Bihar jokatuko du Hernanik, Errugbi Barnera­tzai­­leko zirkuituaren hurrengo partidua. Etxean ariko dira trikoloreak, Landaren, Getxoren kontra.

Eguerdi­ko 12:00etan hasiko dute partidua, eta zirkuituaren laugarren jardunaldiari dagokio, jokatuko dutena. Aurrekoa, 41-15 galdu zuten hernanirrek, Uni Bilbaoren kontra, Getxon.


Ohorezko Mailako taldeak, azkenekoa lasaitasunez

Gaur jokatuko du, bere aldetik, Ohorezko Mailako taldeak. Eta lasaitasunez egingo du, gainera. Izan ere, dagoeneko ziurtatu du Hernanik, mailari eutsiko diola, azkeneko partiduaren faltan. Onenen artean izango dira trikoloreak, beste urte ba­tez, datorren denboraldian.

Baina horren aurretik, aurtengoa agurtuko dute, partidurik zailenarekin, beharbada. Izan ere, Valladoliden jokatuko du Hernanik gaur, arratsaldeko 16:30etan hasita. El Salvador indartsua izango dute kon­trario, Pepe Rojo zelaian; ligako lider eta, Quesos herrikidearekin batera, txapeldun izateko faborito nagusi den taldea, hain justu. Bien artean jokatuko dute, azkeneko jardunaldi honetan, aurreneko postua.

Hernanik ere, postu dantza badauka jokoan, gaur. Izan ere, hiru puntu aurretik dauka Independiente, eta hiru atzetik Cisneros. Ia ezinezkoa dauka au­rre­­ra egitea, baina 9garren pos­tuari eutsi nahiko dio.

Partidua zuzenean ikusi ahal izango da, internet bidez: www.hernanirugby.eus.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!