Gaurtik bihar arte A-15a itxita, Zikuñaga eta Astigarraga artean

Kronika - Erredakzioa 2019ko api. 13a, 02:00

A-15a 24 orduz itxita egongo da bi noranzkoetan gaur 22:00etatik biharko 22:00etara Her­naniko Zikuñagako lotunetik Astigarragako GI-41eko lotunera arte. Foru Aldundiak gaurtik bihar instalatuko du AT sistemaren portiko berria A-15 autobidean, Astigarragan.
Bidegi foru agentziak egingo ditu muntaketa lanak eta gauzatzeko beharrezkoa izango da 24 orduz A-15eko zati bat, Hernaniko Zikuñagako lotunetik, 166,300 kilometro puntutik, Astigarragako GI-41 eta AP-8ko lotunera arte, 168,400 kilometro puntura arte, moztea bi noranzkoetan.
Astigarragako portikoak 48 metroko luzera dauka, eta autobideko bi alboetako ezpondetan eta erdibitzaileko zutabean sostengatuko da. Ziku­ñagatik (166) Astiga­rra­gako AP-8 eta GI-41 ( 169) lotunera arteko 3,2 kilometroko zatia erabiltzeagatik ka­nona erregulatu eta kobratzeko balioko du.
Martxoaren 31ean, igandean, jarri zen N-Ieko Andoain Iparraldeko edo Bazkardoko irteeran lehenengo portiko berria. Honek osatuko du N-Iean Andoainen aurretik dagoen portikoarekin batera 2,2 kilometroko zati murriztua. Bazkardoko eta Astigarragako portikoak eta hauek osatzen dituzten bi zatiak pasa den azaroaren 12an, Gipuzkoako A-15 eta N-I gaitasun handiko errepideen zatietako kanona erregulatzeko onartu zen Foru Arau berriak aurreikusten ditu. Bidegik 3,3milioi euro inbertituko ditu bi portikoak instala­tzen eta indarrean jartzen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!