Izena: Iñaki Dorronsoro Mayoz
Jaio: Ataun, 1994-02-28
Bizitokia: Hernani, Perkaiztegi
Lanbidea: Kixkal tabernako zerbitzaria, panderojolea eta itsasontziko patroi ikaslea.
Patroi izateko ikasten zabiltza, harreman erotikoetan timoia eramatea gustuko al duzu?
Ez bereziki, sorpresak gustatzen zaizkit.
Markatutako iparrak balio ez digunean, zein izar jarraitu dezakegu?
Batzuetan onartu ideiarik ez daukazula eta mareari utzi kosta berriak deskubritzeko aukera ematen. Pizten zaitu(zt)en izarra(k) topatuz gero jarraitu, ea zer gertatzen den.
Noiz aldatu norabidez?
Konturatzen zarenean ipar orratza bueltaka galduta dabilela. Kolpetxo batekin nahikoa izan ohi da.
Jolasean olatua eta ekaitza edo itsaso barea?
Barne itsasoei entzun eta behar duten denbora eskainiz olatuei, erritmora egokituz.
Haizearen kontra edo alde?
Haizekin negoziatuz.
Antzerkia maite duzu, zure bizitzako protagonista al zara?
Bai, pertsonaia nagusi asko dituen arren.
Panderojolea zara, eta panderoa mugitzen ere zalea?
Panderoa jotzean trikitilariak jo eta zu egokitzen zara, berdina egiten du nere panderoak edozein musikak jotzean.
Kixkalen zerbitzari bezala jaso duzun hitz pizgarriena?
Irribarre bat.
PLAZERREN PUTZUA
Norbaiten azalaren gainean idazteko poemarik?
Ez dago nahiko luzerik, gorputz osoan idatzi nahiko nukeelako.
Kitzikatzen zaituen zerbait?
Norbaitek ni erakargarri ikusteak.
Jolasa girotzeko joko zenukeen musika?
?Erramurik gabeko gauak? Petti.
Zintzilik duzun desira bat?
Body painting.
Itsasontzian non egin daitezke bihurrikeriak?
Proan itsasoari begira, haizeak jotzen zaituela.
Eta...baserri ingurura bogoaz?
Belazean, belarra luze xamarra dagoenean (intimoagoa da).
Gomendatzeko antzerki berorik?
Txikitan ?Kutxidazu bidea Ixa-bel?en larrua jotzeko uneak bero jartzen ninduen.
Harremanetan gidoia edo inprobisazioa?
Inprobisazioa baina zure burua ezagututa.
Edari erotiko bat zerbitzatu beharko bazenu...
Kafesne gozoa goxo-goxo.
SEX-ALDIA BUKATU...
Aingura bota...?
Baino ez utzi erdoiltzen.
Askatuz gero...?
Utzi eramaten.
Tatxan! Eta orduan...?
Danak bilutsik (barne zein kanpotik).
SASIGALDERA
Zer esango zenioke tabernan zaudela, ligatzeko bideak galdetzen dizkizun lagun bati?
Irrifarre egiteko eta laguntza behar badu Plax! Sexu Aholkularitzan aholkua eskatzeko.