Kalez kale, Xabier Leteren omenez

Kronika - Erredakzioa 2019ko api. 13a, 02:00

Pasa den apirilaren 5ean Xabier Letek 75 urte beteko zituen, eta horregatik, omenaldi xumea egin nahi dio Kalez Kale Kantari ekimenak gaurko kale-bueltan. Bera gogoratuz, ibilbidean zehar eta batez ere, bukaeran bere kanta ezagunenak abestuko dituzte. Ohi bezala, eguerdiko 12:00etan jarri dute zita, Plaza Berrin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!