Frantziako Val du Saone Tourrean, Ibai Rodriguez

Kronika - Erredakzioa 2019ko api. 13a, 02:00

Lau lasterketa izango dituzte asteburu honetan, txirrindulari hernaniar eta astigartarrek, kategoria ezberdinetan.

Txikienek, alebin eta infan­til mailakoek, Aizarnazabalen daukate zita gaur, arratsaldeko 16:30etan hasita.

Kadeteek, berriz, Nafa­rro­a­ra joko dute, Villavara, gaur bertan, Gaztetxoak Torneoko lasterketa egiteko. Eta bi mul­tzotan ariko dira; 15:30etan abiatuko dira lehenengo urteko kadeteak, eta 17:30etan bi­garren urtekoak.

Aizarnazabalen, Villavan, Zegaman eta Azpeitian ariko dira bailarako txirrindulariak, asteburu honetan.

Bihar daukate zita, aldiz, junior mailakoek. Zegamako Elkartu Nahi Saria lehiatuko dute, goizeko 10:00etan hasita.

Eta azkenik, afizionatu mai­­lako txirrindulariek, Eus­kaldun Torneoko lasterketa izango dute bihar, arratsaldeko 15:30etan abiatuta. Azpei­tian ari­ko dira, Urrakiko Igoe­ra egi­teko.


Hiru etapako itzulia Euskadirekin, Rodriguezek

Datorren astean, berriz, zita berezia izango du, Ibai Rodri­guez junior hernaniarrak. Izan ere, Frantziara joango da, Val du Saone Tourrean parte har­tzera. Bi etapako itzulia da, Lyon inguruan: 112 kilometroko etapa larunbatean, eta 13 ki­lometroko erlojupekoa eta 83ko etapa igandean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!