Bihar hasiko du bere bidea Hernanik, Berria Txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2019ko api. 13a, 02:00

Hastera doa Hernanirentzat, esku pelotako urteko torneo garrantzitsu­enetako bat. Bihar egingo du debuta Berria Txa­pel­ketan, goi­zeko 11:00etan hasita, kiroldegiko frontoian. Eta au­rre­an, Ortuellako Danok Lagu­nak taldea izango du. Berdin­dua espero da kanporaketa.

Kadete mailan, hasteko, Xa­bier Apaolaza eta Unai Etxarri ariko dira, Perez eta Allende­ren kontra; antzeko maila duten bi bikote. Jubeniletan, ondoren, Xabier Salaberriak eta Mikel La­sak jokatuko dute, Cortazar eta Aragonesen kontra. Par­ti­du berdindua hori ere, kategoriako aurrelari onenetako birekin. Eta azkenik, nagusietan, Paul Ojuel eta Markel Lizeaga ariko dira Hernanirekin, Lopez Aldai eta Bilbaoren aurrean. Bikote hernaniarra da faborito, baina kontuz ibili beharko dute. Lesio luze batetik dator Lizeaga, eta Lopez Aldai beteranoak ez du aukera galtzen, partiduak irabazteko zirrikituren bat ikusten duenean. 

Maila haundiko jaialdia, beraz, bihar goizean Hernanin jokatuko dena.


GRABNIan, zortzi hernaniar

Bestalde, ligaxkako azkeneko jardunaldia jokatuko dute aste­buruan, GRABNI txapelketan. Eta Gipuzkoak deituta, Her­na­niko zortzi pelotari ariko dira, Arabaren kontra: bost palaz, eta hiru eskuz.

Horrela, bost palistak jokatuko dute: ezker horman ariko da Amaia Irazustabarrena, eta trinketean Maider Huizi eta Ariane Arrieta nagusietan, eta Ekhiñe Balerdi eta Garazi Urdangarin jubeniletan.

Eskuz, berriz, trinketean ari­ko dira hiru hernaniar: 22 urtez azpikoetan Xabat Pagola eta En­dika Arizmendi, eta ju­be­­ni­le­tan Oihan Zugasti, Gaz­te­leku­ko Huitzirekin. Irabazi be­harra daukate biek; 22 urtez azpikoek, 15 tantoko aldearekin. yy

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!