Ni Euskal Herrian jaio nintzen. Baina 8 urte nituenean nire gurasoek Argentinara joatea pentsatu zuten, bizimodu hobe baten bila. Hemengoa oso gogorra egiten zitzaien eta.
Ni, txikitan, euskalduna nintzen. Erabateko euskalduna.
Argentinan, ordea, dena gaztelaniaz! Hango hizkuntzan integratu eta nire euskera itzaltzen joan zen, poliki-poliki. Baina nire sentimendua, Euskal Herriarekiko, sentimendua, EZ ZEN INOIZ ITZALI!
Orain Hernanin bizi naiz. 60 urte Argentinan pasa ondoren. Nire familia, hau da, alaba, bere senarra eta beraien alaba, nire biloba, euskaldunak dira eta nik ere euskalduna izatera itzuli nahi dut. Horregatik ari naiz AEKn ikasten.
HORREGATIK NAGO KORRIKAN!!!!!!!!!!!!!!
Maria Angeles Ibarguren Echeverria
EUSKERAZ BIZI NAHI DUT!!!!!!! ETA LORTUKO DUT!!!!!!!!!!!!
GORA KORRIKA!!!!!!!!!!!!!!!!!