Euskadiko Batel Txapelketa gaur eta bihar lehiatuko da Legutioko estropada eremuan. Hernanitik sei batel joango dira: neska eta mutil infantilak, neska eta mutil kadeteak, mutil jubenilak eta neska absolutuak. Neskak absolutuek ligan egindako bi estropadetan emaitza politak lortu ostean lehiatuko da. Aurreko astean Gipuzkoako txapelketan ongi aritu ziren hernaniarrak eta denboraldiari ongi amaitu nahi dute infantil, kadete eta jubenil mailako ontziek.
Gaur sailkapen estropadak hasiko dira arratsaldeko 16:00etan eta ordu bete aurretik zozketatuko dira txandak. Ontzi askok eman dute izena eta helburu desberdinak edukiko dituzte taldeek.
Lau finalera eta lau kontsolazio txandara
Gaurko lehenengo lauak finalera sailkatuko dira eta hurrengo lauak kontsolazio estropadara sailkatuko dira.
Biharko finalak goizeko 11:00etan hasiko dira eta Hernaniren helburua ahalik eta ontzi gehien igandean egotea da. Neska absolutuetan bederatzi batelek eman dute izena.