Hernaniko Jubenil Nazionalak azionalak gaur amaituko du denboraldia 17:30etan, Zubipen, getxoko Arenasen kontra jokatuko duen partiduarekin. Denboraldia garaipen batekin nahi dute amaitu. Seigarren postua hiru puntura dute, baina ezin dira postu horretara iritsi. Hori bai, zaleei poza eman nahi die bosgarren sailkatua dagoen taldearen aurka. Behin liga amaitu eta gero Kopa jokatuko du taldeak.
Bestetik, mutilen erregional mailako taldeak aurreko astean Eibarren berdinketa lortu eta bolada txarrari amaiera eman zion. Gaur Mutrikun jokatuko dute, San Migueleko futbol zelaian, 16:30etatik aurrera. Ligako azken txanpa ongi nahi dute amaitu. Mutrikuarrak bosgarren daude, Hernani baino hiru puntu gehiagorekin.
Neskak ere, gaur jokatuko dute Hernanitik urrun. Elorrion jokatuko dute, 19:30etatik aurrea.
Mundarro, bigarren postuaren bila
Erregional Preferente mailan Astigarragako Mundarro taldeak partidu oso garrantzitsua du gaur. Berion jokatuko du, 19:30etatik aurrera, Santo Tomas Lizeoaren kontra. Bigarren postua da helburua, hiru jardunaldiren faltan, baina postu hori lau puntura du. Beraz irabaztea ia ezinbestekoa da. Bolada onari eutsi nahi dio eta bosgarren garaipena jarraian lortu..
Errenteriako Touringena da momentu honetan bigarren postu hori, baina errenteriarrek Euskalduna liderra du aurkari eta orain arte Andoaingo taldea oso sendo aritu da. Hori bai, partidua Errenterian izango da.