Euskal Herriko txokoetan barrena, lagunekin batera eta euskeraz

Kronika - Erredakzioa 2019ko api. 13a, 02:00

Eguraldi onarekin, asko eta asko hasi dira dagoeneko udaran pentsatzen. Udararekin batera, eskutik helduta datoz, baita ere, haur eta gaztetxoen es­kolako oporrak, eta horretarako, plan paregabea izaten di­ra udalekuak. 

Aukera anitza dago Euskal Herrian zehar, baita Hernanin bertan ere. Horien artean dau­de urtero Dobera Euskara El­kar­teak antolatzen dituen Uda­leku Ibiltariak. 


Bi txanda, adinaren arabera

Azkeneko urteetan bezalaxe, bi txanda antolatu dituzte uztailaren bigarren erdialdetik au­rre­ra, eta adinaren arabera ba­natuta. 

Udaleku Ibiltariei dagokien aurreneko txanda 2.004 eta 2.006 urte bitartean (biak bar­ne) jaiotakoentzat izango da. Txanda hau, uztailaren 14tik 26ra bitarte burutuko da, hau da, 12 gau egingo dituzte gazte­txoek, herriz herri, Goierri eta Aralar mendien artean. Pre­zioa: bazkideek, 220 euro; gainontzekoek, 260 euro.

Goierri-Aralar eta Donostialdea-Oarsoaldea zeharkatuko dituzte, hurrenez hurren.

Bigarren txanda, aldiz, au­rreneko txandakoak bueltan di­renean egingo da. 2.007 eta 2.009 urte bitarteko gaztetxoentzat izango da, uztailaren 28an hasi eta abuztuaren 3ra arte luzatuko dena. Denera, sei gau pasako dituzte Gipuzkoan zehar, Donostialdea eta Oarso­al­dea ezagutzen. Prezioa: bazkideek, 150 euro; gainontzekoek, 180 euro.


Izenematea, maiatzaren 24ra arte

Izena emateko epea irekita da­go, eta maiatzaren 24ra arte izan­go da aukera Doberaren bulegoan (Larramendi 11), dobera@dobera.eus helbidean edo 943 33 27 99 telefonoan. Horreta­rako informazio osoa dakarren diptikoa banatu du Doberak herriko ikastetxeetan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!