Zein da Atletismo elkartearen ibilbidea?
Hernanin 1914.urtean sortu zen, nahiz eta gudaren ondorioz denbora batez praktikatzeari utzi. 194ean berriz indarra hartu zuen eta C.D. Hernaniko Atletismo Kluba sortu zen. Logoan agertzen diren aro olinpikoak Juan Bautista Adarragaren omenean jarri ziren, 1948ko Londreseko olinpiadetan parte hartzeagatik.
Garai horretan, Hernanin, pistako txapelketak desagertu ziren, eta ?fondo? eta ?cross? lasterketak bakarrik zeuden. Hala ere, gaur egun ezagutzen ditugun lasterketak kuadrila artean egiten ziren modu informalean. Hau guztia Adarragatarrei esker lortu zen.
80ko hamarkadan, klubak pistako lasterketak berreskuratu zituen. 1999.urtean, Miguel Angel Garinen laguntzari esker, besteak beste, Hernaniko pista eraikitzeko akordiora iritsi ziren.
Zein da Atletismo elkartean egiten duzuen lana?
Batetik, entrenamenduei eta lasterketei dagokien lan dago, atletekin lotutako. Klubean hainbat adin-tarte edota kategoria daude: zortzi urtetik hasita federatuetaraino, emakume taldea (2010ean sortutakoa) ahaztu gabe. Guzti hauekin eguneroko lana burutzen dugu, entrenamendu gidatuak planifikatu asteburuetan antolatutako txapelketetan emaitza positiboenak lortzeko. Txapelketa batzuk ere antolatzen ditugu. Urtean bitan eskolarri bideratuta dauden bi topaketa prestatzen ditugu pistan. Popularrei dagokienean, famatuenak Sagar Lasterra eta Azeri bila dira Cross modalitatean. Baita ere Wukro elkartearekin lanean aritzen gara eta herrian antolatutako San Silbestre lasterketa elkarte honekin elkarlanean izaten da, lortutako dirua elkartearentzat da.
Bestetik, lan administratiboa dago. Alor honetan, kirol batzorde, eskola eta beste hainbat eragileekin antolatutako batzordeak daude, baita atletismoko beste taldeekin eta federazioarekin egindako lana.
Zergatik animatu zarete ?Tratu Onen Mapa? prozesuan parte hartzera?
Gustura hartu dugu gonbidapena eta ideia ona iruditu zaigu. Ideia eta iritzi berriak ongietorriak dira eta guztietatik ikasi daiteke. Hobekuntzak lortzeko mugarik ez dago. Herriko parte garenok gure ekarpena eginez gero, lorpenak handiagoak eta hobeak izango dira.
Daukaguna baloratuz, zeintzuk dira egun dauden praktika onak?
Herriak alderdi onak dauzka. Herritarrek migrazioarekiko harrera oso ona dute. Euskara ere gure puntu indartsuenetariko bat da, bai herritarrak eta baita antolatzen diren ekimen guztiak kontuan hartuz. Goraipatu nahiko genuke baita ere herrian kirol mota eta aukera asko eskaintzen direla eta ez hori bakarrik, baizik eta kirol ezberdinetan maila altua nabarmentzen dela. Orain, gure erronka herri bezala Tratu Onen alde egitea da; horregatik espero dugu elkarte eta herritar gehiagok babesa ematea egitasmo honi.
Tratu Onei dagokienez, zer indartu behar da Hernanin?
Instalazio guztietako mantentze zerbitzuak hobeak izan beharko lukete, herritarrengan efektua edukiko baitu. Kirol sailetik abiatuta, kirolaren arduradunak diren herritarren inplikazioa eta jarraipena nabariago eta garrantzitsuago bat burutzea ez litzateke bat ere gaizki etorriko.
Nolako kirol eredua irudikatzen duzue Tratu Onen Herrian?
Garrantzitsuak diren hainbat atal lortzeko (enpatia, kooperazioa, elkar-laguntza, harreman sozial osasuntsuak) beharrezkoak diren ekimenak antolatu behar dira; ondorengo helburuak dituztenak: berdintasuna, joko garbiak eta tranparik gabea, jolasetatik abiatuta motibazioa lortzea, egiten denaz gozatzea eta pozik sentiaraztea, harreman berriak eta estuagoak lortzea, kirol guztiak praktikatzea?