Urtero eskaintzen duen musika sakro kontzertua egingo du gaur Kantuz abesbatza, Astigarragako Aiztondo eta Orioko Salatxo abesbatzekin batera. Iluntzeko 20:00etan izango da, San Joan Bataiatzailea parroki-elizan.
Igor Arroyoren zuzendaritzapean
Haiekin batera, arituko dira Jose Antonio Pascual organujolea, eta Maddalen Pradera (sopranoa) eta Jose Javier Etxeberria (baritonoa) bakarlari gisa.