Hilabete luze geratzen da maiatzaren 26ko udal hauteskundeetarako, eta horretarako, asteazkenean aurkeztu zuen aurtengo zerrenda, Xabier Lertxundi Asteasuinzarra buru izango duena, hain zuzen. Harekin batera, lehenengo postuetan dira Koro Etxeberria Tolosa, Esti Aldeiturriaga Amuriza, Mattin Aldaia Olasagasti, Isa Sanchez Perez, 2015-19 legealdian zinegotzi izanak; Oier Agirresarobe Lizaso, Patxi Ibarguren Etxeberria, Itsaso Lekuona Legorburu, Estitxu Agirre Agirre, Alex Erdozia Igoa, Ane Ibarburu Lizeaga berriak. «Herritarrei entzunez eta eurekin elkarlanean jardunez, herri justu, parekide, jasangarri eta euskaldun baten alde lanean» jarraituko duela adierazi zuen Lertxundik.
EH Bilduren zerrenda, ordenean: Xabier Lertxundi Asteasuinzarra, Koro Etxeberria Tolosa, Esti Aldeiturriaga Amuriza, Oier Agirresarobe Lizaso, Patxi Ibarguren Etxeberria, Mattin Aldaia Olasagasti, Isa Sanchez Perez, Itsaso Lekuona Legorburu, Estitxu Agirre Agirre, Alex Erdozia Igoa, Ane Ibarburu Lizeaga, Mikel Von Wichmann Pavletich, Lulu Barragan Merce, Aitzol Arrieta Erauskin, Miren Clemente Lozares, Kepa Pikabea Urdangarin, Igotz Zerain Usandizaga, Imanol Arana Goikoetxea, Begoña Arrondo Iruin, Larri Mendiable Apezetxea, Aziz Abdeddine, Alfredo Moraza Barea, Pepi Lafourcade Casado eta Juan Lukas Moral.