Dantzari Festa bukaerara iristen ari da. XIX eta XX mendeko janzkeren inguruan eskaini zuen hitzaldia atzo Ramon Garciak, eta gaur ikusi ahal izango da, azkenekoz, Biterin jarri duten jantzi-erakusketa, 17:00etatik 19:00etara bitarte. Bihar borobilduko dute festa, erromeriarekin; Jeiki Hadi taldeak jarriko du erritmoa, arratsaldeko 18:30etan hasita, Atsegindegin.