Bi lehiaketa dauzka martxan momentu honetan Hernaniko Amher elkarteak. Aurrenekoa, hilaren 15ean, datorren astelehenean izango da logotipo berriak proposatzeko azkeneko eguna; Amher elkartearen lokalean (Transpakarren) aurkeztu beharko dira, kartazal itxian eta sinatu gabe. Bigarrenarentzat, hau da, argazki lehiaketarentzat, aldiz, oraindik aste batzuk geratzen dira; inmigrazioaren inguruan aurkeztu beharko dira argazkiak, apirilaren 30a baino lehen. Emailez, amher-sos_racismo@hotmail.com edo lokalean bertan entregatu ahal izango dira.