Haur, gaztetxo edo heldu... euskeraren aldeko "Klika" egiten lagundu!

Kronika - Erredakzioa 2019ko api. 12a, 02:00

Tipi tapa, tipi tapa iritsiko da Korrika gaur gauean Urumea bailarara. Baina horren aurre­tik, eguna girotuko dute txi­kie­nek eta nagusienek, Herna­nin eta Astigarragan. Goizu­e­ta eta Aranoko gaztetxoak, al­diz, bihar aterako dira "Korrika". 


Eskolen txanda, aurrena

Modalitate guztietan gozatu ahal izango da Korrikaz, gaur. Hernaniko Haur Eskolako nes­k­a-mutilak izango dira goiz­tia­­rrenak;?goi­zeko 10:15etan abiatuko da Mi­krokorrika ha­ien eskolatik.

Ondoren, Hernanin, goize­ko 11:00etan hasiko da Korrika Txikia atle­tismo pista inguru­tik, eta Plazan emango diote bukaera, lekukoa herriko es­koletako ikasleen eskuetatik pa­sa ondoren. Bertan hartuko dute parte, baita ere, Ereño­tzu­­ko Txirrita Eskolako gazte­txoek. 

Orduerdi beranduago, 11:30­e­tan, izan­go da Korrika Txikia Astigarra­gan. Ikastetxetik abia­tuko dira Herri Eskolako ikas­le­ak; handik Ergobia aldera joan­­go dira, eta Kako ingurutik egin­go dute buelta.

Korrika Gaztearekin eman­go zaio bukaera goizari. Eguer­diko 12:30etan abiatuko da Te­lle­rigainetik eta Plazan buka­tu­ko da. 


Dinokorrikak, bigarren edizioa

Baina gaztetxoak ez dira pr­o­ta­gonista bakarrak izango. Adine­koek ere izango dute be­ren Korrika propioa: Dino­ko­rrika. 16:00etan hasita izango da, Sandius­territik hasita. Han­dik, Uru­mea Herri Gunera joango dira;?Elkano kaletik Dorira, ondo­ren; Doritik, Case­riora eta Kix­kalera, gero; Kale Nagusian gora egingo dute, Plazan buka­tzeko. 

Bertan, testu bat irakurriko du Maria Angeles Ibargure­nek, azkeneko lekukoa era­man­go duenak, eta omenaldia egingo zaio Eulali Aranbururi.

Dinokorrika duela bi urte egin zen aurrenekoz Herna­nin, «Frankismo garaian eus­ke­raren alde sutsuki egin zue­na» omentze aldera, eta aur­ten, Lezon ere egingo dute.


Musikak erritmoa, aurretik

Korrika iritsi aurretik, herria girotzeko asmoz, 18:00etan kon­tzer­­tua eskainiko du Duo Jadek Tilosetan, eta ondoren, 19:30etan, Kilima taldeak.

Astigarragan, aldiz, Laiotz taldeak jarriko dio erritmoa Korrika iritsi aurretiko orduei, 19:30etan hasita Joseba Baran­diaran plazan. Eta ondoren, 21:30etan, kantu-afaria egingo dute, leku berean. Korrika pasata ere, Laiotzek jarraituko du herria girotzen.


00:34etatik aurrera, Urumean

Ostirala pasata sartuko da Ko­rrika Urumea bailaran, Peru­re­natik. 00:34etan hartuko dute aurreneko lekukoa asti­gartarrek, herriko AEKren es­kutik, eta handik pixkanaka herrian sartzen hasiko da: Zarkumendegi pasako du, eta Gruas Zapiainetik sartuko da herrian. Tomas Alba zehar­katu, eta Urumea Berri pasata, Ergobiara joango da. 

Handik, 01:12etan hartuko du lekukoa aurreneko herna­niarrak: Martindegi Auzo El­karteak. Akarregitik jarraituko du ibilbideak, eta Zinkoenea­tik behera egingo du, atle­tismo pista pasa eta Ma­rie­lutsen sartu aurretik. Orduan sartuko da erdigunean aurre­neko aldiz, Urbieta eta Txirrita kalea zeharkatuta. Lizeagara sartuko da gero, eta handik, Kaxkora. Kaxkoa zeharkatuta, Txantxillako rontondatik, Ur­nie­tarako bidea hartuko du. 

Dobera-Kronikak, Larramenditik Plazara

Ohi bezala, Dobera-Kronikak bat egin du Korrikarekin, eta ki­­­lo­metro erdia egingo du gaurkoan. AEK-ren, Doberaren eta Kronikaren bulegoaren pa­retik hasi eta Plazaraino izango da, San Joan Kon­par­tsarekin batera, 01:44ak aldera.


Goizuetan, Korrika Ttikia bihar goizean

Goizueta eta Aranotik ez da pa­sako Ko­rrika, baina bihar goi­zean, Korrika Ttikia egi­nen du­te goi­zuetarrek. 10:30etan iza­nen da izenematea, eta 11:00e­tan abiatuko dira, Plazatik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!