aurten egingo dituzte hauteskunde sindikalak Hernaniko Udalean, eta horietan udal zerbitzuetako langileek jakinarazi dute ez dutela botorik emango.
Eta gauza bera egitera animatu ditu gainontzeko langileak ere: «Hernaniko udaleko gainerako langileei dei egiten diegu hauteskunde sindikal hauetan botorik ez emateko, ez duzuelako gure konfidantza merezi».
«Benetan patronalari (EH Bilduri) aurre egiteko ez zaudete prest»
«Patronalari aurre egiteko prest ez zaudetelako»
Zerbitzuetako langileek salatu dutenez, «benetan patronalari (EH Bilduri) aurre egiteko prest ez zaudetelako. Azken urteotan langileok ez mobilizatzeaz arduratu zarete. Behin bakarrik ere ez!». Horien adibideak ere aipatu dituzte: «ez duzue mobilizaziorik egin ez prekaritatearen aurrean, ez pribatizazio estalien aurrean, ez estatu espainolak inposatutako jaien aurrean (urriak 12), lehen langileak aukeratzen baitzuen. Ezta lanpostuen balorazioaren aurrean ere, non 30 urte pasa diren azken aldiz egin zenetik». Azkeneko gertaera ere, gogoan dute: «tartean beste zerbait ahaztu badugu ere, azkena soldata igoera linealarekin emandako atzerapausoa izan da. Honekin bai, oso lan ona egin duzue, ez dagoen negoziazio bat desblokeatzeko aitzakiarekin, korporazioaren irteera duin bat ziurtatu, urteetan zehar borrokatu eta lortu dena pikutara botaz».