Abel Arkenbout: «Errausketa ez da soluzioa»

Kronika - Erredakzioa 2019ko api. 12a, 02:00

Hernanin Zero Zabor eta Errausketaren Aurkako Mugi­menduak antolatuta, eta Uda­la­ren babesarekin, hitzaldia eskainiko du bihar Abel Ar­ken­bout toxikologo ho­lan­da­rrak. ToxicoWatch fundazioko kidea eta sortzeileetako bat da bera: «ToxicoWhatch Gober­nuz Kanpoko Erakunde bat da ikertzen dituena kutsagarrien eraginak ingurumenean, animalietan eta pertsonengan», azaldu dio berak Ar­gia aldizkariari (CC-by-sa li­zen­­tziari esker Kronikara ekarria).

Dioxinak Harlin­gen­en (Ho­lan­da) -Dioxinak Zubietatik? Ho­­nela kutsatzen dute erraustegi modernoenek izenburupean, Biterin izango da, 10:00e­tan.


«Errausketa ez da soluzioa»

Hernanin eskainiko duen hi­tzaldian helaraziko duena ere aurreratzen dio Argiari: «hon­dakinena arazo haundietakoa da mun­du osoan. Errausketa ez da so­luzioa. Aldiz, bide alternatibo bat ari dira gara­tzen, Zero Zabor eredua. Eko­no­mikoa da beste arazo haundia. Erraus­keta bezalako hondakin kudeaketa batek diru asko sortzen du jende kopuru txiki batentzako. Nire gomendioa da gobernuarekin lan egi­tea ahalik eta ikerketa objek­tiboenak bideratu ahal izateko».

Eta horretarako, aholka­tzen du: «neurketak ja­rraian egitea, markagailu biologikoekin lan egitea, beharbada giza odolarekin? eta konbentzitu behar duzue gobernua erraustegia irteerarik gabeko bidea dela. ToxicoWatchen ikerketek erakutsi dute erraustegi moderno batek ere sortzen dituela izugarri toxikoak diren kutsagarri iraunkorrak, bat ere produzitu ezin dituenak. Gure planeta bakar hau babestu behar dugu».


Omrinen, ikerketak

Gertutik ezagutzen duen gaia baita erraustegiena; 2011n ja­rri zuten martxan Omrin erraus­tegia Herlingen­en, bere he­rrian. Eta ikerketak egin zituen ToxicoWatchek 2013an: «in­guruetako oilategi txikietako arrautzetan aurkitu ge­nitu­en dioxina kontzentrazio haundiegiak, CALUX bioteknologia berrizalea erabiliz. On­doren Gobernuak egindako kontra-ikerketak gure aurkikuntzak berretsi zituen. On­dorioz,  zenbait azterlan gehia­go burutu ziren dioxinen iturriak identifikatzeko. Horie­tako garrantzizkoenetako bat izan zen tximinietako gasen epe luzeko laginketa AMESA teknikarekin.  Ho­nek oso argi erakutsi zuen erraustegia dela dioxinen iturri nabarmen bat, batik bat itzali ostean berriro pizteko uneetan, dioxinen emisioan ordu gutxi batzuetan gaindituz 6 urte oso­ko emisio normalak», kontatu dio Argiari. 


Elkarrizketa osoa irakurtzeko, egin klik hemen: https://www.argia.eus/argia-astekaria/2640/abel-arkenbout-toxicowatch-erraustegi-mondernoenek-ere-dioxinak-isurtzen-dituzte-hala-erakutsi-dugu-holandan

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!