Udalak apirilaren 30era arteko epea jarri du, udaleku irekietan izena emateko. Uztailaren 1etik 24ra 3-10 urte bitarteko haurrentzako udaleku irekiak antolatuko dira, eta uztailaren 1etik 19ra, 11-12 urte artekoentzat, LH5 eta LH6koentzat. Eskolan bertan banatu diren orriak bete eta bertan entregatuta eman daiteke izena, edo bestela, udaletxeko Herritarren Harrera Zerbitzuan, 09:00etatik 19:00etara. Matrikularen prezioa 98 eurokoa da.