Bisonte ehizan Kanide, Sainz de Murietaren azken nobelan

Kronika - Erredakzioa 2019ko api. 11a, 02:00

Lehendik ere beste lau nobela argitaratu ditu haurrei begira, Hernanin bizi den Iñaki Sainz de Murieta antropologo eta idazle donostiarrak, eta bosgarrena argitaratu berri du: Las aventuras de Kanide - La caza del bisonte. Historiaurreko garaiak haurrei gerturatzea du helburu, bilduma honekin. Azken lan honetan, berirro ere Miguel Berzosaren marrazkiek lagunduta, kontatzen du Kanidek bisonte talde bat nola ehizatzen duen, Narel eta Erimak egindako errituek lagunduta. Verbum argitaletxeak argitaratu du.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!