«Aldaketa behar da», EAJren ustez

Kronika - Erredakzioa 2019ko api. 11a, 02:00

Udalean EH Bilduk «gehiengo absolutu­an» egindako 8 urteak eta EAJk, «koalizioan» egin­dako lauak alderatu ditu alderdi jeltzaleak, eta EH Bil­duk egindako «ekintza esanguratsuak aurkitzen kosta» egin zaiola adierazi du.

EH Bilduk egindakoen artean ondorengoak nabarmendu ditu: «10 urte behar izan dituzte Etxeberriko berrurbanizazioko bigarren fasea egiteko; 12 urte, Karabeleko 2garren faserako, eta arazo asko di­tuen igerileku berria eraiki da kiroldegian». Horrez gain, bes­­te hauek ere nabarmendu ditu: «trafiko aldaketak egiten segi dute; alkatea munduan zehar ibili da Atez Atekoari buruz kea saltzen; oztopatu eta debekatu egin zaie informaziorako sarbidea oposizioko zinegotziei; ez da Lizeaga eraberritu; inbertsioen ejekuzio maila lotsagarria da, 2018an %26koa izan baita, eta 2017 eta 2018ko Hernani Era­ba­kin %9koa; udal zergak igo egin dira behin baino gehiagotan; lanpostu kopurua haun­ditu da, baina postuak ez dira bete oposaketa bidez; 6.000.000 euro inguru xahutu dira Atez Atekoarekin eta birziklapen datuekin ziria sartu nahi digute; eta abar».

Aldaketa, maiatzean

Horren aurrean, EAJk bere lau urteko agintaldian Zerbitzu Publikoetan, Obra Publikoetan eta Zerbtizu Sozialetan egindako lanak ere nabarmendu ditu Amonarraiz bozeramaileak. «Eraiki ziren Atseginde­giko plaza eta aparkalekua, hilerrirako sarrera, fusilatuei monumentua, eta igerileku irekiak; eraberritu egin ziren Santa Barbara, Elizatxo, Oleta plaza Karabelgo aurreneko fasean eta auzoko aparkalekuak; kendu egin ziren Por­tuko isurbideetako usain txarrak eta frontoi txikiak egin ziren; Etxeberri eta Antziola eraberritzeko proiektuak eta Gudarien Plaza berritzeko au­rreproiektua egin ziren; zaharren egoitza berrirako proiektua egin zen, eta aretoa eta bertara sarbidea berritu ziren; hirukoiztu egin zen etxez etxeko laguntza zerbitzua; eguneko zentroko plazak areagotu ziren; jantoki soziala sortu zen; Ave Maria parkea, igerilekuak, Pana eta Harrobiaren proiektuak aurreikusi ziren; futbito pista eta frontoi txikiak eraiki ziren Bidebietan; udaletxeko eta patronatuko lan giroa hobetu genituen; kargu publiko guztiei ordaindu genien egindako lanagatik...».

Horretan denean oinarrituta, Amonarraizek dio «Her?na­­niko Udalean aldaketa be­har» dela, eta hori lortuko de­la maiatzean denak botoa ematera joanez gero.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!