Sakro musika etzi, hiru abesbatzak

Kronika - Erredakzioa 2019ko api. 11a, 02:00

Urtero eskaintzen du sakro musika kontzertua Hernaniko Kantuz abesbatzak, eta aurtengoa, larunbaterako, hilaren 13rako antolatu du. Oraingoan, gainera, Astigarra­ga­ko Aizton­do eta Orioko Sa­la­txo abesba­tzak izango ditu lagun.

Hernaniko San Joan Bata­ia­tzailea elizan kantatuko du­te, iluntzeko 20:00etan hasita, larunbat honetan. Aurrerago Orion eta Donostian ere izango dira.

Requiem, Re minorrean

Igor Arroyok zuzenduta abestuko dute hiru abesbatzek, eta bakarlari lanetan ariko dira Jose Javier Echeverria baritonoa eta Maddalen Pradera sopranoa. Organoan, berriz, Josean Pascual ariko da. Gabriel Urbain Faure konpositorearen Re minorreko Re­quiema interpretatuko dute. Kasu honetan, azaldu dute ez dela obra dramatikoa, konpositorearentzat heriotza aska­tze zoriontsua zelako.

Ondoren, autore beraren Canique de Jean Racine, Op.11 kantatuko dute. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!