Hitzaldia eta DBHren aldeko tailerra, eskolan

Kronika - Erredakzioa 2019ko api. 11a, 02:00

Bi ekitaldi antolatu dira gaur­ko Herri Eskolan; batetik, DBHren al­deko mugimenduak antola­tuta, 16:30etan sormen taile­rrak egingo dira haurrei zu­­zen­duta, eta bestetik, Gu­ra­so elkar­teak antolatuta, Ama­ia Vazquez psikologoak hitzal­dia emango du familia barru­ko komunikazioaren inguru­an, 18:30etan hasita eskolako areto nagusian.

Gometxak, margoak edota idatziak, DBH amesteko

Pentsamenduen txokoa jarri­ko du martxan DBHren aldeko mugimenduak patioan, 16:30e­tan. Etorkizunera bide eginez, Astigarragan hazi, Astiga­rra­gan hezi lelopean, hau­rrek aukera izango dute marraz­tu, idatzi edota gometxekin sor­mena lantzeko, edota beste sorpresa batzuekin jolasteko.

Helburua izango da nolako DBH nahi duten lantzea, eta haurrek ere iritzia emateko tar­tea izatea. Era berean, la­gun­du nahi zaie ulertzen zer­gatik egiten ari diren gu­ra­soak hainbat bilera.

Dagoneko, bi bilera egin di­tuzte gurasoek, Astigarraga DBH mugimendu­a­ren ba­rru­an, herriak DBH ahalik eta az­karren izan dezan lan egiteko. 

Hitzaldia Vazquezek, komunikazioaz

Gaurko beste zita Herri Esko­lako Guraso elkarteak antola­tutako hitzaldia da. Amaia Vazquez psikologoa gonbidatu dute, 18:30etan, ikastolako are­­to nagusira.

Oraingoan, familia barru­ko komunikazioaz ariko da; hain zuzen, guraso eta seme-alaben artekoari buruz.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!