«Maite Larbururen beste mundua» argitara gaur, Biterin emango duen kontzertuan

Kronika - Erredakzioa 2019ko api. 11a, 02:00

Kontzertua emango du Mai­te Larburu hernaniarrak gaur, 20:00etan Biterin. Hezurren azpian diskoa aurkeztuko du, eta oholtza gainean lagun izango ditu Carlos Taroncher, klarinete baxuan, eta Aida Torres eta Beñat Iturrioz her­naniarrak hainbat perkusio tresnarekin. Sarrerak 7,5 euroan erosi daitezke. 

Exera buelta, hirugarrenean

Hirugarren disko hau du ba­karkako aurrenekoa, Maite Lar­bu­ru musikari hernania­rrak. Aurreko biak,  Hau eta Ura patrikan, Neighbor biko­tea osatzen duen Josh Cheat­ha­mekin argitaratu ditu; Amsterdamen aurrenekoa, eta Amsterdam eta Euskal Herri­a­ren artean bigarrena.

Hirugarren hau, berriz, He­zu­rren azpian, bakarkako au­rre­nekoa du, eta «bueltako diskoa» dela aitortu du biolin-jole eta musikariak. «Bakarrik noraino iritsi» zitekeen ja­ki­teko «erron­ka» ere izan da, eta ahotsaz gain, hainbat musika tresnare­kin ere esperimen­ta­tze­koa, eta biolinarekin beste alderdi bat lantzekoa. «Bio­li­narekin lortu dut Neighb­or-en mun­du ho­rretara, Maite Lar­bu­ruren beste mun­du ho­rre­tara, kantagin­tzara gerturatzea».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!