Iganderako antolatu du Mendirirz Mendik gaztetxoekin egiteko hurrengo irteera: 08:30etan Biteritik aterata, Eskasetik Karrikarako bidea egingo dute, Artikutzako trenbidetik barrena. Artikutzako metalurgia-gunetik Oreretara burdina garraiatzeko erabiltzen zen trenbide zaharretik pasatzen da bidea. Hiru ordu eta erdiko buelta izango da, 10 kilometrokoa. Linterna eramatea gomendatu dute.