?Mimos? antzerki musikatua, ostiralean

Kronika - Erredakzioa 2019ko api. 10a, 02:00

Anabasa Kultur Elkarteak Mimos antzerki musikatua ekarriko du Biterira, ostiral arratsaldeko 19:00etan. Cristina Torresek idatzi eta zuzendutako obra honetan, Mimi eta Mimo mimoak izango dira protagonista, eta zentzugabeko egoerak eta umorea erabilita, ingurukoei ametsak lortzen lagunduko diete. Familia osoari zuzendutako an­tzerki musikatu honetan, aktore lanetan ariko dira Marta Candial, Cristina Torres, Consoli Palacios, Juncal Arizcuren, Alvaro Hergueta, Itsaso Torres, Alize Magdaleno, Nerea Monzon, Amaia Amiama eta Marimar Couso. Sarrerak salgai daude Biterin bertan, 5 euroan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!