Martxo bukaeran jokatu zen Hernaniko Eskolarteko Xake Txapelketa, eta Ekaitz Devesa eta Ekain?Estefano izan ziren txapeldunak. Devesak, alebinetan, 2007-2008 urte artekoen mailan, lau aurkariri irabazi zien. Ondoren sailkatu ziren Paul Bersue, Aetz Idirin, Markel Goikoetxea eta Hodei Holgado. Ekain Estefano, berriz, 2009an eta ondoren jaiotako 23 xake jokalariren artean izan zen txapeldun.