Maiza eta Korta, Euskadiko Musikari Gazteen artean puntan

Kronika - Erredakzioa 2019ko api. 10a, 02:00

Martxoaren 22 eta 23an Gasteizen egin zen Euskadiko Musikari Gazteen Txa­pel­ke­ta. Bertan izan ziren "Hernani" Musika Es­ko­la Publikoko bi ikasle, eta lan bikaina egin zuten: Alicia Maizak bigarren saria lor­tu zuen, 12-15 urte artekoen piano bakarlarien atalean; eta Joseba Kortak, ohorezko aipamena. Era berean, bonbardinoarekin, Kortak bigarren saria ere lortu zuen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!