Lete gogoan, larunbatean

Kronika - Erredakzioa 2019ko api. 10a, 02:00

Eguerdiko 12:00etan Plaza Berrin hasita, Kalez Kale Kantari taldea aterako da larunbatean, kaxkoan barrena, hilero bezala. Baina hi­tzordu hau berezia izango da.

Apirilaren 5ean 75 urte beteko zituen Xabier Lete poeta eta kantariak, eta hori gogoan, haren kanta ezagunenak abestuko dira ibilbidean zehar; batez ere, bukaeran, Zapa kalean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!