Kale Literatura Taldeak, hilaren 30erako antolatu du hurrengo literatur irakurraldia; baina oraingoan, kalean egin beharrean, afari baten bueltan egingo da, poemafaria izendatu dutena.
Errioguarda jatetxean afaltzea da asmoa, eta Rafa Egiguren idazle hernaniarraren poesia liburuak oinarri, 25 poema aukeratu dituzte, «afariarekin dastatzeko».
Izenematea irekita dago, Lurreko dendan edo kaleliteratura@gmail.com helbidean. Menua 30 euroan dago; langabetu eta prekarizatuentzat 15 euroan; eta menu beganoa ere aukeran dagoela azaldu dute antolatzaileek.
Interneten jarri da, irakurtzeko aukeran dauden poemen zerrenda, eta afarian norberak zein poema irakurriko duen apuntatzeko zerreda.