Abel Arkenbout toxikologoa ariko da, erraustegien inguruan

Kronika - Erredakzioa 2019ko api. 10a, 02:00

Errausketaren Aurkako Mu­gimenduak eta Hernanin Zero Zabor taldeak antolatuta, hi­tzaldia emango du Abel Ar­ken­­bout toxikologoak Biterin, larunbatean 10:00etan.

ToxicoWatch fundazioko ki­dea da Arkenbout, eta ikerketa egin zuen Holandako 13 erraustegietan berriena den Harlingeneko REC edo Or­mi­nen; haren inguruan bi kilometro arteko radioan dauden oilategietako arrautzetan, dioxina eta furano kontzentrazio haundiak aurkitu zituen. Hori horrela, galdera egingo du: «Dioxinak Zubietatik?».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!