Herritar guztiak gonbidatu ditu EH Bilduk, gaurko ekitaldietara: bai Hernanin, eta baita Astigarragan ere, udal hauteskundeetarako zerrenden aurkezpen publikoa egingo dute.
Hernaniren kasuan, jakina da alkategaia Xabier Lertxundi izango dela, eta zerrendako gainontzeko hautagaien berri gaur emango da, 19:30etan, Biteriko kanpoaldean; euria eginez gero, Tilosetan bilduko dira, ekitaldia egiteko.
Astigarragan, berriz, Xabier Urdangarin izango da EH Bilduko alkategaia, eta zerrenda osoaren berri emateko aurkezpen publikoa, gaur 19:30etan egingo dute baita ere, Urumea Berri auzoko Kontxa Etxeberria plazan.
Batean zein bestean, herritar guztiak gonbidatu dituzte.