Suedian, Europako ikasleekin ezagutzak partekatzen

Kronika - Erredakzioa 2019ko api. 10a, 02:00

Europako bost ikastetxetako ikasleekin batera, Suediako Avesta hirian izan dira martxo bukaeran, Hernani LHIIko Oi­narrizko Lanbide Heziketako lau ikasle eta bi irakasle. Eras­mus+ (Mathematics Revisited) programan ari dira parte har­tzen, eta bi urtetan zehar, matematikak ardatz izango dituen proiektua garatzen ari dira, artea eta literaturarekin uztartuta.

Proiektua garatzeko hain­bat bidaia eta bisita dauzkate antolatuta, eta horietako bat izan da egin berri duten hau. Bigarren mailako zati teorikoa landu dute bertan, praktiken aldia hasi aurretik.


Europako sei herrialdetako ikasleak, elkarlanean

Suediako egonaldi honetan, ikasle hernaniarrak beste bost herrialdetako ikasleekin el­kar­tu dira: Austria, Grezia, Erru­mania, Malta eta Suedia­koekin, hain zuzen. 

Bost egu­netan zehar, au­ke­ra izan dute proiektua gara­tze­ko egindako ekintzak pla­za­ratu eta elkarbanatzeko, eta era berean, kultura eta jende ezberdina ezagutu dute. Ho­rrela, matematikekin lotuta­ko ekintzez gain, aukera izan dute bertako ondare kulturala ezagutzeko, eta baita hainbat kirol praktikatzeko ere.


«Esperientzia aberasgarria»

Duela sei hilabete hasi ziren proiektua garatzen, eta bidaia hau «egindako lanak daka­rren saria» izan da, LHIIko ira­kas­le­en esanetan. Era berean, azal­du dute «esperientzia era­bat aberas­garria» izan dela, eta «lanean jarraitzeko moti­ba­zioa» dau­katela ikasleek. 


Ate irekiak, gaur

Behin etxera itzulita, lanean jarraitzeko garaia ere bada, eta ikasle berriei begira ere ari da prestatzen Hernani LHII.

Horrela, gaur arratsaldeko 18:00etan ate irekiak egingo dira, Hernaniko Lanbide He­zi­ke­tako Karmelo Labaka erai­ki­ne­an, datorren ikastur­teari be­gira zein ikasketa au­kera dau­den ezagutzeko, eta berta­ko materiala gertutik eza­gutu ahal izateko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!