Gaur goizean sua piztu da Zinkoeneako zubi azpian. Udaltzaingoaren esanetan, oraindik ez dakite «nor izan den». Dena den, goizeko 09:00ak ingururako sua kontrolatua zegoen, eta ez da kalte handirik izan. «Zubiaren pareta zertxobait belztuta geratu da. Baina sua zubi azpian, erreka ondoan piztu denez, ez da arriskurik izan».