San Marko Mankomunitateko 2017ko aurrekontuak ere, baliogabetuta

Kronika - Erredakzioa 2019ko api. 9a, 02:00

Helegitea jarri zuten pasa den urtean Hernani, Usurbil eta Oiartzungo Udalek, 2017ko San Marko Mankomunitateko aurrekontuen aurka, eta EAEko Auzitegi Nagusiak orain eman du epaia: 2014, 2015 eta 2016ko aurrekontuak bezala, baliogabetu egin ditu 2017koak ere. 

Hala adierazi zuten Udalak Mankomunitatean dituen or­dez­kariek; Mattin Aldaia eta Koro Etxeberria zinegotziek. «Lau urtez jarraian epaitegiak aurrekontuak baliogabetzea ez da makala, eta horrek zerbait adierazten du. Man­ko­munitateko kudeaketa txarra dela, eta txarraz gain, bide­ga­bea ere badela».


Europako Zuzentarauak kontuan

Aldaia eta Etxeberriak azaldu bezala, «legealdi honetan man­­komunitateko ba­tza­rre­tan behin eta berriz eskatu» du­te «zerga-sistema bidezko bat ezartzea, zerga-sistema tres­na garrantzitsu bat delako hondakinen kudeaketa egokia bultzatzeko eta  gaizki egiten du­tenak zigortzeko. San Mar­ko Mankomunitatea goberna­tzen duten alderdiek, EAJ eta PSEk, adliz, entzungor egin digute».

Hain zuzen, orain arte era­bilitako irizpideek Euroapko Zuzentarauen «kontra» egin dutela salatu zuten, «oina­rriz­ko bi printzipio urratu» di­tuz­telako. Bat, «ondo egiten du­te­nak saritu eta gaizki egiten du­tenak zigortzea». Bestea, «era­biltzen ez ditugun zerbi­tzu­en­ga­tik ez dugula ordaindu be­har. Hondakinen bilketa Uda­laren esku dugun herriok ez ditugu erabiltzen Man­ko­mu­nitatearen zerbitzuak, eta hala ere, denok ordaindu be­har iza­ten genituen». Horre­tan, 2017ko aurrekontuetan «Man­komuni­ta­te­ak aldatzeko saia­kera» egin izana azpi­marratu zuten, baina horren ordez, «garbigu­ne­en kostua zerbitzua eskain­tzen dugun udalerriongan eza­rri» izana sa­latu zuten. «Her­na­nik, Oiar­tzunek eta Donos­tiak ditugu Garbiguneak, baina Man­ko­mu­nitate osoari ematen diote zerbitzua».

Hau guztia horrela, «hon­da­kinen kudeaketaz hitz egi­teko garaia» dela azpimarratu zuten, eta udalerri guztiei egin zieten gonbita, «hondakinen inguruko hausnarketa egite­ko; Europako legedia bete behar dugu». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!